Igande goizean ere zentsura: benetan ez dagoela hitz egiteko motiborik?

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko eka. 26a, 20:17

Itsukeria eta egoskorkeria Erribera kalean agertu dira berriz ere. Alkateak, noiz eta igande goizean, bidali ditu udal langileak artelan bat ezabatzera. Honezkero argi geratu da Zumaiako udal gobernua edozer zentsuratzeko prest dagoela. Baita denontzat esanahi handia duen Gernika bera ere.

Isil-isilik dago udal gobernua, gotorlekuan itxita, ezer gertatuko ez balitz bezala. Baina arazoak hor dirau, eta irtenbide bakarra du, oso erraza: Debekua eta inposaketa alboratu, herritar eta eragileekin hitz egin eta adostasunetara iristea. Orain arteko bidea itsua da.

Kontaktua eta informazio gehiago:
www.facebook.com/kaleaguztionada
kaleaguztionada@gmail.com

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide