Marroi galanta zentsurarena

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko uzt. 5a, 16:07

Zumaiako Udalak kalean kartel, pankarta, pegatina eta muralei ezarritako debekua hain tristea ez balitz, tarteka barre egingo genuke, egoera surrealistak sortzeko duten gaitasunagatik. Azkena gaur bertan: Muralak zentsuratzeko erabiltzen duten marroi kolorez estali dute horma gorria. Gorria ere errudun eta bere delitu larria hauxe: gorria gorri izan aurretik alkateari baimenik eskatu ez izana.

Egunero gauza berri bat ikasten denez, aste honetan hauxe dugu ikasgaia: Zumaian gorria gaizki dago eta marroia ondo. Marroiaren tonalitatea alkate jaunak aurretik aukeratutakoa bada, noski.

Udal gobernuak herritarrei ezarritako debekuaren marroia denon artean mahai baten bueltan konpondu bitartean, zentsurari koloreak ateratzen jarraituko dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide