Ostiralean "Zumaian klandestino" abesti eta bideokliparen aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da

Alkatearen zentsurak famatu egin duen Erriberako horman, 19:30ean hasita, "Zumaian Klandestino" abestia eta bideoklip umoretsuaren aurkezpena egingo dugu jai giroan. Jana eta edanaz gain, Hernanitik etorriko zaigu Morau musikaria, 12. murala margotzen dugun bitartean, ingurua girotzeko. Animatu, ez zaizu damutuko!

Informazio gehiago: www.facebook.com/kaleaguztionada/

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide