Zumaian Klandestino

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko abu. 26a, 22:43

Debeku tristeen aurrean, umorea nahiago dugulako… debekuak gurekin jai!

Otsailean udal gobernuak inorekin hitz egin gabe, egun batetik bestera eta prentsa-ohar soil baten bitartez, hartu zuen kartel eta pankarta guztiak kentzeko erabakia, “edozein delarik hauen eduki, mezu, jatorri edota helburua" (sic). Ordutik hona goizero-goizero (igande eta abuztuak barne) kaletik alkatearen baimena ez duen kartel, mural, pankarta eta pegatina guztiak kendu dituzte. Esaterako, udal gobernuaren lorpen lotsagarrienen artean dago, Erribera kaleko horma bat famatu egitea: gaur arte hor egindako 11 muralak zentsuratu dituztelako.

Debekuekin batera, herriko 33 talde eta sindikaturen babesarekin, Kalea Guztiona Da ekimena jaio zen. Zentzurik gabeko debekuaren eta politika egiteko era autoritarioaren salaketa publikoa egin dugu. Horretarako lau arma izan ditugu buruan eta eskuan: irudimena, sorkuntza, umorea eta kritika zorrotza. Bide horren azken emaitza “Zumaian Klandestino” abesti eta bideoklipa dira. Kalea Guztiona Da-n parte hartzen duten zenbait kidek idatzi, abestu eta grabatua. 


Abestia MP3 formatuan hemendik jaitsi daiteke: http://picosong.com/zY9g

Hitzak:
Adierazpen askatasuna
hire hankazpiko asuna,
alkateak deitu dio
zentsurari txukuntasuna.

Jauntxo onenen moduan
palaziotik begira,
turistak badatoz eta...
peoi, atera distira!

Trukatu, eman jaso
guztion eskubidea,
ideiak zabaltzeko
plaza da kalea.

Paretak nahi dituzu
marroi eta isilik,
mala hierba nunca muere
gu ez gaude geldirik.

JA! Zer da zikin, zer da garbi?
JA! Debekuak gurekin jai
JA! Kendu dena berriz jarri
JA! Debekuak gurekin jai!

Eta kartela... klandestino!
Eta pankarta... klandestino!
Eta kalea... klandestino!
Herritarra, ilegal!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide