Udalaren aldaketa positiboa: kartelak kalean

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da

Aste honetan Ardantzabide auzoko etxeetako atari guztietan Udalaren kartelak azaldu dira auzokide guztiei bilera batera gonbidatuz.

Oso pozgarria iruditzen zaigu Udalak berak alkatearen debekuei muzin egitea eta kartelak normaltasun osoz herritarrak dauden lekuetan jartzea. Kalea Guztiona Da ekimenak gonbidatzen ditu herriko gainerako talde eta herritar guztiak ere Udalak hartu duen bide beretik jotzera: kartelak jendea dagoen lekuetan ipintzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide