Biolentzia matxistaren aurkako aldarria ere zentsuratu du alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko urr. 31a, 12:25

Itsukeria eta agintekeria politikoaren muga oro gainditzeko tematuta dago Zumaiako alkatea. Azken astean Argentinan hasi eta munduko hainbat txokotara zabaldu den biolentzia matxistaren aurkako aldarria eztabatu 12 orduren buruan, ohikoa duen marroiaren zentsuraz.

Zumaiako agintarien begietara, zikina omen da emakumeak hiltzen dituen biolentziaren gaitza kalera eramatea. Alkatearen baimena ez duen guztiak lekurik ez du herrian, adierazpen askatasunaren muga zein den pertsona bakarrak erabakitzen du Zumaian gaur egun. Eta horregatik hala idatzi dute herritarren bizkarrera onartzera doazen Mozal Ordenantzan.

Eztabaida eta iritzien truke libreak ez du inoiz minik egiten, eta udal gobernuak ez lioke bere herritarren iritziari beldurrik izan beharko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide