"Sutu nau Manoloren omenez maitasunez egindako horma-irudia Zumaiako alkateak estali izanak"

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2016ko aza. 2a, 08:23

Kontxi Aizarnaren –Manolo Urbietaren emaztea– hitzak dira urriaren 15ean zarauztarrek eskainitako omenaldian. Zumaiako alkatearen debeku eta zentsura zentzugabeek elkarbizitzari eragiten dioten kaltearen erakusle.

Imanol Urbieta hil zenetik zenbaezinak dira Euskal Herriko txoko askotatik helarazi dizkioten muxu, besarkada eta hitz ederrak. Eta gure txikitasunetik, halaxe egin genuen Zumaiako lagun batzuek ere. Gure bizitzaren parte diren jolaserako eta pozerako hamaika kanturen egileari gure esker ona adierazi genion.

Gure eskertzak ez zuen 12 ordu ere iraun. Zumaiako alkateak, ohi duen gisan, inorekin hitz egin gabe, murala zentsuratzeko agindu zuen eta.

Debekuaren eta kontrolaren doinu goibelek kontrakoa saiatu arren, sormen libreak ez du etenik izango. Lehengoa gogoratuz berria sortuko da, Urbietak bere kantuen bidez ederki erakutsi digun bezala.
Adiorik ez, Manolo!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide