Ez dugu bat egiten Mikel Laboaren muralaren ezabatzearekin. Hiri-mantentzearen enpresari azalpenak eskatu dizkiogu ardura nork duen jakiteko
— Eneko Goia (@EnekoGoia) 2017(e)ko apirilak 29
“Herri txukuna” nahi omen diote turistari erakutsi, baina errealitatea da nahiago dutela horrelako pareta zabar, triste eta itsusi bat euskal kulturaren erreferente nagusietako bat egotea baino, herritarren edozein adierazpen egotea baino.
Herritarron, herriko taldeon eta sindikatuon kartelei, pankartei, muralei… kaleko adierazpen orori zikin deitzen diote eta zentsuratzen dute. Baina asteburuan Udalak agindutako enegarren zabarkeria honekin, gero eta argiago uzten ari dira gezur bat ez dela egia bilakatzen, mila aldiz errepikatuta ere. Zikinkeria eta turismoa aitzakiak baino ez dira. Benetan desagerrarazi nahi duten mezuak dira: kartel, pankarta eta muraletan islatzen diren mezuak, agintean daudenen kontroletik kanpo daudenak.
Berriz diogu: ez Zumaian, ez Donostian, ez inon, isun eta debekuz jositako Mozal Ordenantzarik ez.