BIDEOA: Milesker adierazpen askatasunaren aldeko jaia posible egin zenuten guztiei

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko eka. 14a, 12:48

Ederra izan zen larunbatean Beheko Plazan egin genuen "Kolore guztiak debekuen aurka" jaialdia. Egun eta gau osoan lagun asko hurbildu ziren prestatu genuen egitarauaz gozatzera, eta denon artean, debekuen gainetik, kalean giro ederra sortu genuen denon artean. Bideo honen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu guztiei.

Zumaiako gazte asanbladako kideei, hasieratik guztiarekin laguntzeagatik.

Markapa, Aitziber, Iñigo, Anti eta Ireneri, muralak margotzeagatik.

Zarauzko gaztetxeko lagunei, aulkiak eta eszenatokia uzteagatik.

Jaten eman zenigutenei: Axi, Oihana, Josu, Azis eta Nerea tortillengatik eta Eroski Barneri ogia eta izotzagatik.

Julen eta Maria bideogileei.
Ioritzi, furgoa uzteagatik. 
Erki, Yul, Fer, Josu eta Lize, txandak egiteagatik.

Artista guztiei: Gasteizko Ane Gebara eta Azpeitiko Mari ipuin kontalariak, Azpeitiko Ekain-txou pailazoa, Jon Maia, Uxue Alberdi, Aitor Sarriegi, Oihana Bartra eta Estitxu Eizagirre bertsolariak, Oñatiko PObrESIAK-eko Aimar, Aretxabaletako Trigger musikaria, Soraluzeko Silvio eta Rodriguez, Zumaiako Brote eta Parrazta eta Getariako Hortzaka eta Katuarrai musika taldeei.

Eta jaiaz gozatzera etorri zineten dozenaka eta dozenaka lagunei...

ESKERRIK ASKO!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide