Hertzainak taldearen bertsioak ostiralean Erriberako paretan

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko uztailaren 4a

Alkatearen debekuei aurre egiteko artea eta sorkuntzaren bidea hartzea erabaki genuen, kritika eta protesta ahaztu gabe. Bide horretan udan musika eta muralgintza uztartzen saiatuko gara. Lehen geltokia, ostiral honetan 19:00etan izango da: 46. murala margotu bitartean, Hertzainak-en bertsioak egiten dituen Bilboko Txalainak taldeak kontzertua egingo du Erriberako paretan.

Informazio gehiago: www.facebook.com/kaleaguztionada/

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide