Donostiako Aste Nagusian parte hartuko du Kalea Guztiona Da-k larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2017ko abu. 16a, 15:10

Galizako Pallasos en Rebeldía-ko kide internazionalisten eskutik, Zumaiatik kanpo margotuko dugun lehen aldia izango da. Bitxia bada ere, Donostiako Udalak sustatutako ekitaldi batean izango da. Zumaian zentsuratutako koloreak ordainduko dizkigu Donostiako Udalak.

Lagun palestinarrei elkartasun keinu bat egin eta indarra igortzeko ekimen polita antolatu dute Donostiako Aste Nagusiaren barruan. Galizako Pallasos en Rebeldiaren zirku internazionalista ezagunaren eskutik  Haiekin batera beste hainbat lagunek ere parte hartuko dute: Potxin Patxin, Saioa Aizpurua, Ekain-txou, Zirkus Blai...

Check Point bat ezarriko dute Kursaal aurrean, palestinar herria Israelgo Estatuaren okupaziopean sufritzen ari den basakeria salatzeko. Pallasos en Rebeldiaren sudur gorriek animatutako Check Point Clowna izango da, ordea. Eta horiekin batera Kalea Guztiona Da-ko kide batzuek esku-hartze artistiko bat egingo dute. Ondoren Donostiako umeek senidetasun mezua bidali ahalko diote palestinar herriari.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide