Greba feministaren mezuak zentsuratu ditu alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da

Martxoaren 8an mundu osoko 150 herrialde baino gehiagotan mugimendu feministek greba antolatu dute. Egun historikoa izango da zalantzarik gabe. Bada, Zumaian, grebaren mezu guztiak kaletik zentsuratu ditu alkateak, ohikoa duen legez. Horra gizarte justu baten alde lanean ari direnei egindako ekarpen instituzionala.

Halere, zein alferrikakoa den itsasoari mugak jarri nahi izatea. Gero eta gehiago gara matxismoaren zama gure gorputzetatik, gure etxeetatik, gure taldeetatik, gure kaleetatik, gure gizartetik, ... erauztearen alde lanean ari garenok.

Martxoaren 8an, Kalea Guztiona Dako emakumeok ere planto egingo dugu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide