Gaua eta kalea ere emakumeonak dira

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018ko mar. 4a, 15:26

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, tren geltokira doan tuneleko hormak margotu ditugu Zumaiako mugimendu feministak eta Kalea Guztiona Dak elkarlanean. Emakumeen borroka ezberdinak adierazten dituzten margoak, bizitzako elementu, irudi, osagarri eta hainbat adierazpenekin jantzi ditugu. Herriko hainbat artistarekin batera, auzolana oinarri, margoketa lanak egiteko herritar batzuk bildu dira.

Orain dela bi urte mugimendu feministak baimena eskatu zion Udal gobernuari Martxoak 8 egunaren harira mural bat egiteko. Erantzuna, kaleko erabilerarekin lotutako gai guztietan ohikoa denez, ezetza izan zen. Aurten, Gipuzkoako zentsuraren txapeldun bilakatu den Zumaiako alkatearen zain egon gabe, emakumeok guk geuk egitea erabaki dugu, herritar askoren laguntzarekin.
Martxoaren 8an, geuk ere planto!

Baleikeren kronika eta argazkiak:

Alai auzategitik estazio biderako eskuineko horman esaterako, duela urtebetetik Zumaian bizi den eta Arte Ederrak ikasita duen Elena artistak osatu du ideia. Bere esanetan, "emakume sarea irudikatu nahi izan dugu, izan ere, sare horren laguntzarekin, emakumeen bizitza sostengatzen laguntzen du". Hainbat emakumeen siluetak marraztu dituzte eskuinaldeko horma horretan, eta bizitzako elementu, irudi, osagarri eta adierazpen ezberdinekin jantzi dituzte.

Ezkerraldeko hormako irudia aldiz, Arte Ederrak ikasten duen Mireia izeneko zumaiar baten ideia izan da. "Sinbologia zuen marrazki bat egin nahi genuen, eta jendeak irudiak esanahi duena bilatu egin beharko du. Interpretazioa librea da, baina esan daiteke emakume baten irudi desfiguratua dela: burua dauka, hankak, gorputza, bularra...", esan du. 

Auzolanean egin da margoketa, eta koloreak libreki aukeratu dituzte. "Gure kasuan, moreak hartu du bere garrantzia, baina orokorrean, kolore bizien alde egin dugu apustu. Gainera, gorputz bat baino gehiago marraztu ditugu, eta hauek kolore ezberdinez margotu ditugu aniztasuna islatzeko", gaineratu du Mireiak.

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 1

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 2

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 3

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 4

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 5

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 6

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 7

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 8

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 9

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 10

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 11

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 12

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 13

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 14

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 15

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 16

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 17

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 18

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 19

ARGAZKIAK: Estazio bideko tuneleko hormak margotzen - 20

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide