Martxoak 8

Zumaiako emakumeek egindako murala zentsuratu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2018ko mar. 5a, 11:42

Emakumeek egun argiz eta jai giroan koloreztatutakoa, gauez eta grisez zentsuratzeko agindu du alkate gizonak. Martxoaren 8a ate joka dugula, berdintasunaren bidean "ekarpen paregabea" egin dute Zumaiako agintariek.

Martxoaren 8ko greba feministaren harira, Zumaiako hainbat emakumek mural koloretsua margotu zuten larunbatean, kalean gauean aske ibiltzeko eskubidea aldarrikatzeko. Berdintasunaren bidean jarrera eredugarria izan beharko lukeen aginte publikoak, aldiz, zer egin du? Bada, matxismoaren zama gainetik kentzeko herriko emakumeek egindako ekimen publikoa txalotu beharrean, murala zentsuratu du. Herriko gizon politikarien oniritzirik gabe, emakumeak ausartu direlako kalean aldarrikapenak erakustera.

Martxoaren 8an, eta orain arrazoi gehiagorekin, geuk ere planto egingo dugu.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide