Zumaiako alkatearen zentsura salaketa munduan barrena

Erabiltzailearen aurpegia Kalea Guztiona Da 2019ko api. 4a, 10:32

Hiru urte pasa dira Zumaiako alkateak inorekin hitz egin gabe espazio publikoan zentsura eta debeku neurriak ezarri zituenetik. Orduz geroztik jarrera ertsi horren aurkako iritziak ugaldu dira herrian eta adierazpen askatasunaren inguruan Zumaian piztutako demak gure herritik kanpo ere oihartzuna izan du.

Zumaiako alkateak ezarritako zentsura neurrien aurkako salaketa Euskal Herriko eta munduko zenbait txokotara eraman nahi izan dute hainbat lagunek elkartasuna adierazteko. Azken urteotan bidali dizkiguten argazkietako batzuk bildu ditugu bideo honetan. Mila mila esker guztiei!
 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide