Azken aldian, urteen poderioz kaltetuta zegoenez eta berriki gainean beste pintaketa batzuk egin dizkiotenez, irudi eder hori zaharberritu dugu.
1990ean margotu zuten ekologismoaren bueltan ari ziren hainbat lagunek. Eta ondoren, mende honetan sartuta, natur taldeko lagunek zaharberritu zuten. Beraz, mundu mailan nuklearren aurkako ikurra den eguzki koloretsua, 29 urtez izan da Amaiako plazako jolas-parkean presente. Herriko muralik zaharrena, seguruenik.
Azken aldian, urteen poderioz kaltetuta zegoenez eta berriki gainean beste pintaketa batzuk egin dizkiotenez, irudi eder hori zaharberritu dugu.