Pegatina polita jarri zidan Haritzek gurpil-aulkian. Lau hostoko hirusta bat. Zorte ona emango al dit? Hala esaten da, lau hostoko hirustek zorioneko egiten gaituztela. Ez direlako aurkierrazak, normalena hirukoak direlako. Ez, beste arrazoiren bat egongo da, ile kizkurreko txinatarrak ere ez dira maiz ikusten eta haien kasuan aipatu al du inork zorte ona? Imajinatu Haritz […]