Ekain erdialdean jarri genuen martxan Ostalaritzako esplotazioari aurre egin kanpaina. Kanpainaren barruan, eta ostalaritzan ohikoenak diren erasoei aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintze aldera, tailer bat prestatu dugu: kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Asteazken honetan, uztailak 6, 18:30ean Oxford Aretoan izango da.
Ostalaritzan lan-kontraturik gabe jardutea ohikoa denez, tailerraren helburua da kontraturik gabe aritzen diren langileei hainbat gomendio ematea. Horretarako, langileek legez onartuta dituzten eskubideak zeintzuk diren zehaztuko da tailerrean, eta kontraturik gabe lanean ari diren beharginek nola joka dezaketen ere azalduko da.