Ikasmaterial banaketa egingo dute gaur Etxape Zentro Sozialistan

Eskola materiala.

Aurreko astean bildutako eskola-materialaren banaketa egingo dugu gaur Etxape Zentro Sozialistan, 11:00etik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Pasa den astean eskola-materiala biltzen ibili ginen, eta gaur egingo dugu eskuratutako guztiaren banaketa. Gainera, eskerrak eman nahi genizkieke material bilketan euren ekarpena egin duten herritarrei. Izan ere, ekimenaren berri ematean adierazi genuen bezala, berebiziko garrantzia du bizi-baldintzen pobretze orokorrari aurre egiteko dinamikak eta borrokak abiatzea, eta langileon arteko elkarlaguntza indartzea.

Horrenbestez, gaur 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara egongo gara Etxape Zentro Sozialistan materialaren banaketa egiten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide