Azken urteotan nabarmen hazi da klase partikularretara familiek bideratzen duten dirua. Izan ere, ikasketa prozesuarekin aurrera jarraitzeko beharrezko dira zenbait kasutan. Baina familia guztiek ez dute eskolaz kanpoko hezkuntzarako sarbide berdina, ez gastuari ez jardueren izaerari dagokionez. Gainera, maila sozioekonomikoaren arabera, ikasle batzuek besteek baino ordu gehiago igarotzen dituzte etxeko lanak egiten. Bestalde, etxe askotan gurasoek ez dakite euskaraz eta seme-alabei etxeko lanak egiten laguntzeko arazoak dituzte.
Hori guztia kontuan izanik, aurtengo ikasturtean ere errefortzu eskolen proiektua jarriko dugu martxan, bizi-baldintzen probretzea borrokatu eta euskara langileriaren proiektu kulturalean txertatzeko bidean ekarpena egiteko.
Errefortzu klaseen xehetasunak:
- Doakoak eta irekiak dira
- LH (6-12 urte) eta DBHko (12-16 urte) ikasleei zuzenduta
- Saioak astean behin izango dira
- Hainbat ikasgai landuko dira: euskara, matematika…
Harremanetarako:
- Telefonoa: 622 218 525
- Posta elektronikoa: urolakosta@kontseilusozialista.eus