Urola Kostako Etxebizitza Sindikatutik manten nahiz neguko arropen bilketa egingo dugu larunbatean Etxape Zentro Sozialistan (Aita Mari Auzategia, 16). Besteak beste, honakoa jasoko ditugu, ondoren behar dutenei banatzeko:
Duela gutxi ezagutu genuen Urola Kostako herritarren zein familien batez besteko errenta Gipuzkoako batez bestekotik gorakoa dela dioen abistea, eta Zumaiako familiak direla eskualdean batez besteko errenta handiena dutenak. Baina, aipatutako artikuluan jasotzen den moduan, gizarteko sektore batzuk gero eta aberastasun handiagoa pilatzen duten bitartean, nabarmen egin dute okerrera soldata baxuak eta errenta txikiak dituzten langile-klaseko familia askoren bizi-baldintzek.
Testuinguru honetan ezinbestekotzat jotzen dugu krisiak gogorren kolpatutako gizarte-sektoreen pobretze orokorrari aurre egiteko antolatzea eta langile-klaseko kideon arteko elkartasuna saretzea. Horregatik, dei egiten diogu herritar orori larunbateko bilketan parte hartu eta ekarpena egiteko.