Neguko arropa eta mantak banatuko dituzte ostiralean Etxape Zentro Sozialistan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista 2025eko abenduaren 23a

Neguko arropa eta mantak jaso zituen Etxebizitza Sindikatuak aurreko astean, eta abenduaren 26an banatuko dituzte Etxape Zentro Sozialistan, 17:00-19:00 artean.

Urola Kostako Etxebizitza Sindikatutik manten nahiz neguko arropen banaketa egingo dugu ostiralean Etxape Zentro Sozialistan (Aita Mari Auzategia, 16). Besteak beste, honakoak jaso genituen aurreko astean, behar duten herritarrei banatzeko: mantak, neguko arropa, lotarako zakuak, eskularruak, neguko oinetakoak, bufandak, etab.

Bizi-baldintzak etengabe okertzen ari diren testuinguruan ezinbestekotzat jotzen dugu krisiak gogorren kolpatutako gizarte-sektoreen pobretze orokorrari aurre egiteko antolatzea eta langile-klaseko kideon arteko elkartasuna saretzea. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiogu neguko arropa eta manta bilketan parte hartu eta ekarpena egin duten herritar guztiei.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide