Jabe askok irabaziak maximizatzeko erabiltzen dituzte aldi baterako alokairu kontratuak: ikasturtean zehar bederatzi hilabetez alokatzen dituzte etxeak, udan turismora bideratzen dituzte, eta, irailean, berriz alokatzean, nahieran igotzen dituzte prezioak.
Lehen bizitoki diren etxeetan, ordea, legez kanpokoa da kontratu mota hori erabiltzea. Kasu horietan, kontratuek, gutxienez, bost urterako izan behar dute. Maizterren beharraz aprobetxatzen dira jabeak.
Zure kasua hori bada, edo arazo hori duen norbait ezagutzen baduzu, jarri harremanetan etxebizitza sindikatuarekin, 622 21 85 25 zenbakira deituta ala esindikatua.urolakosta@gmail.com helbidera idatzita.
Sindikatuarekin antolatuta etxean geratu zaitezke!