Aurtengo ikasturtean ere errefortzu eskolei jarraipena eman diogu Etxape Zentro Sozialistan. Ekimen honen helburua, aurrez aipatu bezala, eskolaz kanpoko hezkuntzara doako eta kalitatezko sarbidea bermatzea da. Lan boluntarioan bidez funtzionatzen dugu, eta langile-klaseko kideon arteko elkarlaguntzan oinarritzen da.
2023/24 ikasturtetik dago martxan, eta aurten 30 ikasle inguru etorri dira astez aste Etxapera: etxeko lanak egin, ikasketa ohiturak garatu eta euskara ikasi zein praktikatzera. Ikastetxeekin, Udaleko sailekin eta herriko eragileekin harremana dugu, baita familiekin etengabeko hartuemana ere, ikasleei ahalik eta modu egokienean laguntzeko.
Ikasturtez ikasturte eskariak nabarmen doaz gora, eta ikasle gehiagori laguntza emateko boluntarioak behar ditugu. Beraz, hurrengo ikasturtean astean ordu bete eskaintzeko prest bazaude, ez izan dudarik eta animatu!