Etxape Zentro Sozialistaren aldeko sinadura bilketa abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista 2026ko ekainaren 8a

Duela egun batzuk dozenaka lagunek agerraldia egin genuen Etxape Zentro Sozialista arriskuan dagoela ohartarazteko, lokala erosi berri duen promotorearen desalojo mehatxuen aurrean espazioa babesteko eta elkartasuna antolatzeko deia egiteko.

Egoera horren aurrean, pasa den astean Etxape Zentro Sozialistaren eta bertako proiektuen aldeko sinadura bilketa abiatu genuen, eta datozen egunetan ere aukera izango dute herritarrek sinatzeko. Batetik, herriko hainbat txokotan postua jartzen jarraituko dugu eta, bestetik, sinadura online emateko aukera ere egongo da, labur.eus/etxapesinadurak estekan. 

Kubo Urban Promociones SL enpresak, eraiki nahi dituen etxebizitzen usteko izaera soziala azpimarratu arren, benetan bilatzen duen bakarra negozioa egitea da, eta asmo horrekin erosi berri du lokala: etxebizitzak eraiki eta epe laburrean bertatik etekin ekonomikoa ateratzeko esperantzarekin. Hori edozein preziotara egin nahi du, baita horretarako auzoan eta herrian jardun sozial aktiboa duen espazio bat desalojatu behar badu ere.

Animatu eta parte hartu!

Etxape aurrera!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide