2022 urtearen amaieran zabaldu genuen Etxape Zentro Sozialista, hamarkada luzez hutsa egon zen espazioaren ateak berriro irekiz. Ordutik, bizilagun eta herritar ugari pasatu zarete bertatik, eta denbora honetan, askok esan diguzue zer nolako lana egin degun lokala egokitzen eta zer bizitza eman diogun.
Baina beste asko eta asko oraindik ez zarete egon Etxapen, edo egon zineten azkenengo aldian supermerkatu bat zegoen bertan, 1990eko hamarkadan. Hori dela eta, bihar ate irekiak antolau ditugu, hiru helbururekin:
- Espazioa bertatik bertara ezagutzeko eta egin ditugun egokitzapenak ikusteko.
- Garatzen ditugun proiektuen eta ekimenen berri emateko.
- Elkar ezagutzeko, tarte atsegin bat igarotzeko eta kafetxo bat hartzeko.
Ez izan zalantzarik eta animatu Etxape ezagutzera!