'The Old Oak' filma emango dute gaur gauean Etxape Zentro Sozialistan

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista 2026ko uztailaren 14a

'The Old Oak' filmeko pasarte bat. (Utzitakoa)

Ken Loach zinemagile britainiarraren filma proiektatuko dute 21:30ean, eta eztabaidarako tartea egongo da ondoren.

2023an estreinatu zen The Old Oak filma, eta gaurkotasun handia izaten jarraitzen du. Besteak beste, honako gaiak lantzen dira pelikulan, eztabaidarako eta hausnarketarako interesgarriak direnak: erreakzioaren gorakada, arrazakeriaren normalizazioa, industriaren gainbehera, etxebizitzaren prezioa, gerra inperialistatik ihes egiten duten errefuxiatuak eta klase-batasuna erdiestearen garrantzia.

Gaurko filma eta uztailaren 28an proiektatuko den No Other Land dokumentala jatorrizko bertsioan emango dira. Aurreko zikloetan bezala, honetan ere apustua egin dugu pelikulak euskaraz azpititulatuak izan daitezela, hizkuntzak pantailen auzian duen garrantzia dela eta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide