Bigarren eskuko liburuak bilduko dituzte bihar Beheko Plazako azokan, Etxapeko liburutegia osatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista 2026ko uztailaren 15a

Bihar goizean, 10:00-12:30 artean, bigarren eskuko liburuak bilduko dira Beheko Plazako azokan, Etxape Zentro Sozialistako liburutegia osatzen jarraitzeko.

Liburutegiak paper garrantzitsua betetzen du Etxape Zentro Sozialistan, formakuntzarako eta heziketa politikorako espazio ere bihurtzen duelako. Pixkanaka-pixkanaka joan gara liburutegiari forma ematen hainbat zumaiarren dohaintzekin, eta orain momentuan 600 aldizkari eta liburu inguru ditugu, mota ugaritakoak: saiakera, eleberriak, haur eta nerabeentzako liburuak, biografiak, langile antolakundeen kongresuetako ebazpenak, etab.

Biharko bilketan, zehazki, honakoak jasoko dira:

  • Eleberriak euskaraz.
  • Poesia liburuak euskaraz.
  • Haur eta nerabeentzako liburuak euskaraz.
  • Historia, filosofia, soziologia, ekonomia, antropologia eta politika arloetako liburuak.
  • Zumaiarekin erlazionatutako liburuak eta/edo zumaiarrek idatzitakoak.
  • Langile mugimenduaren eta antolakunde politikoen aldizkari, egunkari eta dokumentu zaharrak.

Egin zure ekarpena!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide