Aurreko astean iragarri genuen moduan, promotoreek bi asteko epea eman digute espazioa husteko eta bertatik joateko. Gainera, alde egiten ez badugu, egunean 300, hilabetean 9.000 eta urtean 110.000 euroko isun itogarriak ordaintzea exijitzen digute.
Irabaziak edozein preziotara bermatu nahi dituzte, eta ez zaie inporta horretarako herrian zein auzoan jardun sozial eta politiko aktiboa duen espazio bat desalojatu behar izatea eta bost urtez lokala hutsa edukiz horrekin espekulatzea.
Hori dela eta, promotoreen desalojo mehatxuaren aurka, higiezinarekin espekulatzeko duten asmoaren kontra eta Etxape Zentro Sozialistaren defentsan mobilizazioa antolatu dugu bihar, 19:00etan, Beheko Plazatik hasita. Zumaiako herritarrei nahiz eragileei manifestaziora batzeko deia egiten diegu.
Desalojoa gelditu,
Etxape defendatu!