Eta zu, zer aldetan zaude?

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista

Ekida arte ekimen sozialistako kideek Pete Seegerren Which side are you on? abestia moldatu zuten 2023an, Maiatzaren Lehenaren atarian. Kantak dio oraindik bi aldera mugatzen dela dena, eta Etxape Zentro Sozialistaren gatazkan argi antzeman daitezke bi alde horiek.

Jabeena edo desjabetuena.

Aktibo dagoen higiezina husteko
helburuarekin erosi duten enpresariena edo
bi hamarkada hutsa zereman espazioari
bizitza eman zioten bizilagunena.

Gutxi batzuen poltsikoak betetzea xede dutenena edo
guztiontzako doako eta kalitatezko baliabideak
eskaini ahal izateko lanean ari direnena.

Promotore espekulatzaileena edo
langileria antolatuarena.

Inbertsioa berreskuratzean soilik pentsatzen dutenena edo
beraien denbora krisiak gogorren kolpatutakoen beharrak
asetzera bideratzen duten militante eta boluntarioena.

Funtsean, diruarena edo izerdiarena.

Eta abestiak dioen bezala,
gu non gauden egingo baligute galde:
desalojoaren kontra,
Etxape Zentro Sozialistaren alde.

Eta zu, ze aldetan zaude?

Batu Etxaperen aldeko mobilizaziora: gaur, 19:00etan, Beheko Plazatik hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide