Etxebizitza Sindikatuak asanblada deitu du gaur Etxapen, espekulazioaren aurka antolatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista

Espekulazioaren kontrako pankarta bat.

Etxebizitzarekin espekulatzen dutenen aurka eta etxebizitza eskubidearen alde borrokatzeko unea dela aldarrikatuko dute gaur arratsaldean, 18:30ean, Etxape Zentro Sozialistan egingo duten asanbladan.

Asanblada hau dagoeneko borrokan ari diren pertsona guztien edo orain batu nahi dutenen arteko topalekua izatea nahi dugu. Bertan, Etxebizitza Sindikatuaren aldarrikapenak aztertu eta datozen hilabeteetarako borroken inguruan hausnartuko dugu.

Beharrezkoa da gaurdanik mugimendu indartsu bat sortzea, etxebizitza eskubidearen alde borrokatuko duena eta aipatutako norabidean joko duena. Kontrola hartzeko, aurrerapauso bat emateko eta antolatzeko unea da.

Espekulazioa debekatu.
Espekulatzaileei espropiatu.
Beharren arabera planifikatu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide