Greba orokorra prestatzeko azken asanblada deitu du Etxebizitza Sindikatuak biharko

Erabiltzailearen aurpegia Urola Kostako Kontseilu Sozialista

Etxebizitza Sindikatuak azaroaren 11ko greba orokorra prestatzeko azken asanblada antolatu du.

Bihar, azaroak 6, ostirala, greba orokorra prestatzeko azken asanblada antolatu dugu 19:00etan Etxape Zentro Sozialistan. Herritar guztiei dei egin nahi diegu asanblada batzeko, eta azaroaren 11n kaleak hartzeko, etxebizitza eskubidea bermatu dadin eta espekulazioari ezetz esateko.

Egun horretan, etxebizitza sindikatuok eta euskal gehiengo sindikalak aldarrikatuko dugu kalitatezko etxebizitza bermatu behar dela guztiontzat, eta horretarako hiru transformazio bultzatzea ezinbestekoa dela: batetik, espekulatzaileen espropiazioa; bestetik, jardun espekulatiboaren debekua; eta, azkenik, etxebizitzen eta bitartekoen antolaketa, langileriaren beharren araberakoa eta justua.

Bide horretan, greba egunean modu bateratuan antolatu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatzen dugu: goizean 12:30ean Donostian eta arratsaldean 18:00etan Zumaian (Beheko Plazatik hasita) egingo diren manifestazioetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide