Azaroaren 11n ehundaka pertsona mobilizatu ginen Zumaian, etxebizitzak eskubide bermatua izan behar duela aldarrikatzeko. Pozgarria da hainbeste jendek kaleak hartu izana espekulazioa debekatzeko, espekulatzaileak espropiatzeko eta etxebizitza langileon beharren arabera planifikatzeko eskatuz.
Hala ere, argi dugu egun batean mobilizatzea ez dela nahikoa. Etxebizitza Sindikatu Sozialistatik asteak pasa ditugu greba prestatzeko lanetan, eta urtean goaz etxebizitzaren arazoaren aurrean antolatzen eta borrokatzen.
Hilabetero antolatzen ditugu asanblada irekiak, eta dagoeneko borrokan ari diren pertsona guztien edo orain batu nahi dutenen arteko topalekua izatea nahi dugu. Bertan, Etxebizitza Sindikatuaren aldarrikapenak aztertu eta datozen hilabeteetarako borroken inguruan hausnartuko dugu.
Zu ere etxebizitzaren arazoak kezkatzen bazaitu, ez izan dudarik eta animatu ostiral honetan, 19:00etan, Etxape Zentro Sozialistan egingo dugun asanblada irekira.
Batu etxebizitza eskubidearen aldeko borrokara!