Gaur dagoen eguraldia ikusita esan beharra daukat ez duela iraungo eguraldi honek asteburuan. Egia esan bihar arratsaldetik aurrera okerrera egingo du nabarmen eta bereziki larunbata izango da egun okerrena. Ëuri dexente espero dugu larunbatean, egun osoan zehar. Gainera ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta hoztu egingo du. Ekaitz zaparradak ere ezin dira baztertu. Tenperatura maximoa […]