Igandean hodei hondarrak geratuko dira, baina ez da euririk espero. Beharbada, hodeiak egunean zehar agertu daitezke, baina ostarteak ere ikusiko ditugu eta egun atsegina izango da. Tenperatura ere gorako bidean, maximoa 21 ºC inguruan.
Epe ertainera begira oso lasaia dator hilabete berriaren hasiera. Ematen du antizikloia izango dela nagusi orokorrean eta horrekin euririk ez edo behintzat aukera oso gutxi daude hurrengo asterako. Eboluzio probableenaaztertuz euririk ez eta gainera tenperatura altuekin jarraituko genuke, uda sasoiko tenperaturekin.
Azken urteak begiratu ondoren urriko hilabetea nahiko suabea izaten ari da, eta aurtengoa ere bide berdinetik hasiko da.