Biluzik utzi dute farola

Erabiltzailearen aurpegia leire arano 2015ko abe. 23a, 22:00

Herriko hamaika zuhaitz eta bazter zientoka argiz jantzi berri duten honetan, biluzik utzi dute skate parkeko farola. [...]

Dozenaka oinetako zeuzkan zintzilik, ilusioz, amorruz, bihurrikeriaz edo dena delakoagatik ez batek eta ez bik baizik eta jende mordo batek bertara jaurtiak. Denak kendu dituzte eguerdian. Eta niri behintzat pena eman dit. Eta, zer arraio, amorru pixka bat ere bai. Bazuen grazia baten batzuek hain bere egina duten txoko horretan halako zuhaitz urbanita bat egoteak, eta ez da gizalegezkoa norberari zerbait narraskeria-edo iruditzen zaiola-eta besteren ezer kentzea (gustatu edo ez, gehienok bake-bakean uzten ditugu zuhaitzetako argitxoak, plazetako lore landatuak...). Estetika beste arrazoirik ez baitzait bururatzen. Oinetakoek enbarazurik ez zuten egiten, eta arriskutsua ere ez zuen ematen.

Zorionez, udaberri-giroko negua dugu aurten, eta oinetakondoak berriro ere emanak ditu aurreneko fruituak gaua heldu baino lehen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide