Boligrafoa neke itxurarekin gerturatu zait. —Ezin dut gehiago! —ziurtatu dit berehala—. Agortuta nago! —Ni ere bai —onartu diot. —Bi urte daramatzat zure ipuinak idazten —gaineratu du—, eta laburrak izan arren jada ez zait tintarik gelditzen. Kexua espero nuen, ezer ez baita betirako. Nik ere ideiak agortu ditudalakoan nago, baina hala ere, azken ahalegin bat eskatu [...]