Langabezia zen bere lanbidea. Krisian zeuden enpresak bixitatu, neurriratu eta ixtea zen bere espezialitatea. Soldata jaitsierak, langileen kaleratzeak eta ondareen salerosketak ziren bere egunerokoa, eta horrekin bizitzera ohitua zegoen. Ez zegoen oihurik gabeko egunik, negarrik gabeko bilerarik edo pankarta beltzik gabeko ingururik. Sufrimendua zen bere lanbidea. Bizimodu horretaz nazkatuta hain ongi ezagutzen zuen langabeziaren bidea [...]