Benetako poesia idazten zuen. Bere liburuak ez ziren autobusean irakurtzeko modukoak. Bere bertsoek ezin zuten edozeinen gogoa ase, sentimendu berezia transmititzen zutelako. Hitzak ez ziren arruntak, esanahiak ez ziren sinpleak, eta egiturek moldeak hausten zituzten. Poesia sakona lantzen zuen. Kritikariek ez zuten maite, aurreratuegia zelako haientzat. Irakurleek ez zuten maite, ez zirelako bere arteaz jabetzen, [...]