Isilik dago Zumaia

Erabiltzailearen aurpegia Oier Zeberio Maiztegi 2020ko mar. 22a, 17:26

Zumaia. 2020ko martxoaren 21a, larunbata. Konfinamendua ezarri zenetik igarotako egunak: 6. Euskal Herriko gainontzeko herri eta hiriak bezala, isilik dago Zumaia. 

Noizean behin herriko errepideetatik igarotzen diren ibilgailuek eta haize finaren zaratak hausten dute isiltasun orokorra. Hutsik daude aste bete lehenago jendez beterik zeuden kale eta parkeak, eta inoiz baino beteago eraikinak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide