Hiru domina eskuratu ditu OlarruSubeko Eider Gutierrezek Euskadiko Apnea Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Olarru Sub

Euskadiko Apnea Txapelketa jokatu zen pasa apirilaren hasieran Getxon. Zumaiako OlarruSub urpekaritza jarduera klubeko kide Eider Gutierrez Ziardegik hiru domina irabazi zituen: urrezko bi, eta zilarrezko bat.

Urrezko dominetako bat ur azpian bost minutuan geldirik egoteagatik lortu zuen, eta bigarrena, hegatsik gabe, 84,5 metroko distantzia egiteagatik arnastu gabe. Zilarrezkoa, berriz, bi hegatsekin 100 metroko distantzia egiteagatik irabazi zuen Zumaiako klubean aritzen den kirolari arrasatearrak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide