Apneako kurtsoa egin dute Olarrusubeko kideek

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2022ko mai. 31a, 11:30

Igandean, Apnea Lamiako lagunen eskutik apnea ikastaroa izan zuten OlarruSubeko lagunek, Lubaki kiroldegian.

Batzuentzako kirol honekiko lehen kontaktua izan da. Teoria eta ariketa batzuk azaldu eta gero neoprenoak jantzi eta uretara joan ziren. Kurtso txiki honen helburu nagusia apnean gorputzaren erantzuna eta sentsazioak ezagutzea izan da, baita segurtasuna landu ere.

Baina markak haustea ere dute buruan gure kirolariek eta denek ere bi minutu gorako apnea-estatiko markak egin dituzte! Ez dago batere gaizki beraien lehenengo aldia izateko!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide