Urpekaritza saioa marrazoen artean

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2022ko abu. 30a, 19:33

OlarruSubeko lagunek marrazoen artean urpekaritza saioa egiteko aukera izan zuten pasa den larunbatean, Bermeon, Caila Divingeko lagunekin batera.

Askorentzat ezezaguna bada ere, gure kostaldean marrazo mota ezberdinak ikus daitezke. Beste zenbait espezie ikus baidaitezke ere, arruntenak Marrasoa edo Itsasotsoa (Isurus oxyrinchus) eta Marrazo Urdina edo Pintoleta (Prionace glauca) dira.

Hain zuzen ere, azken espezie honetako banakoak ikusi zituzten. Bukaeran sorpresa itzela izan zuten eta izurdeak ere agertu zitzaizkien urazpian zirela. Hala ere, irakurketa gazi-gozoa egin beharrean daude OlarruSubeko lagunak, bukaeran soka bat zakatzetan inguratuta zuen marrazo urdin bat agertu zitzaien, eta saiatu baziren ere, ez zuten lortu kentzea.

Instagram: @Cailadiving

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide