Zumaian santelmoetako repetizioak ospatzen ziren bitartean, Olarrusub klubeko kide Eider Gutierrez Asturiasen izan da, bertako hiriburuan, Oviedon, jokatu den Espainiako XXII. apnea txapelketan parte hartzen. Euskal Selekzioarekin aritu da Gutierrek, emaitza bikainekin, gainera.
Izan ere, apnea estatikoan bosgarren izan, 5 minutu eta 31 segundoko denbora eginez; aletarik gabeko apnea dinamikoan seigarren egin, 102,2 metro eginez; apnea dinamikoan, aletekin, hamargarren egin zuen, 102,2 metrorekin, baita ere; eta, amaitzeko, apnea dinamikoan monoaletarekin, bederatzigarren, 139 metro eginda.
Euskal Selekzioarekin egindako lana ere azpimarratzekoa da, taldeka hirugarren postua lortu dutelako.