Prionace glauca, Marrazo urdina edo Tintorera. Kantauri itsasoan ohikoa den arren, kostaldetik urrun mantentzen den marrazo pelagiko, migratzaile, indartsu, jatun eta azkarra da.
Lau metroko luzera eta ehun kilo pisatzera heldu daiteke. Bere ezaugarri nagusienak: urdin koloreko gorputza eta mutur luzea.
16-20 urteko biziraupena dauka eta emeek urte beteko sabelaldia eta gero, 35 kume erdi ditzakete.
Berdel, sardinzar, mero zuri, txikarro eta hegaluzeak bezalako arrainez gain, txipiroi eta hegaztiak ere jaten ditu. Bikoteka edo talde txikitan ehizatzen du, arrain multzoak banatuz. Bere abiadura handia dela eta, 70 kilometro orduko, bere harrapakinak abiadura bizian antzemateko gai da.
Kantauri itsasoaz gain munduko ozeano bero eta epel guztietatik hedatzen da eta munduko marrazo guztiak bezala mehatxatuta dago. Ozeanoen ekosisteman paper ekologiko garrantzitsua du, bere harrapakinen populazioa kontrolatu eta orekatzen duelako.
Itsas zabaleko marrazoen artean ugarienetakoa da baina gizakiak gustoko ez ditu, beraz ez daukagu zertan beldurrik izan behar, ez gaitu erasotuko.
Benetan ederrak eta atseginak dira, ongi etorriak izan daitezela!!!!!!!