Nudibrankioak

Erabiltzailearen aurpegia OlarruSub 2024ko mar. 11a, 15:30

Nudibrankioak, kolore ikaragarriak dituzten lehorreko bareen ordezko itsastarrak dira. Nudibranchia ordeneko animalia hauek, 3 milimetrotatik 40 zentimetro bitarteko luzera eduki dezakete.

Muskuilu hauek gorputz bigun eta flexiblekoak dira, ez dutelako oskolik. Ezaugarri nabarmenena: buruan dituzten  bi tentakuluak, rinoforoak, usaintzeko eta dastatzeko erabiltzen dituztenak.Nudibrankioak haragijaleak dira eta espezie bakoitzak bere berezko elikadura du. Animalia pozointsuak dira, horrela beste itsastar batzun janari izatea saihesten dute.

Nahiz eta hemafroditak izan ernaltzeko, ohikoa da bi nudibrankio kopulatzen ikustea. Hauen arrautzak oso erraz antzeman daitezke, lore itxurakoak baitira.Mundu osoan aurki daitezken animaliak dira eta Kantauri itsasoan ugariena Felimare cantabrica izan arren, espezie ezberdin asko ikus ditzazkegu.Benetan animalia ikusgarriak dira eta urpekarien artean miresmen handikoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide