Lehenengo aipamena Pedro de Mantzizidorrena da, 1502koa. Bere oinordekoen lerrokoak jarraitu zuten oinetxearen eta beste hainbat ondasunen jabetzarekin, 1693an Ana de Lasalde Aizaga Mantzizidorrek Loiolako Kolegioaren esku utzi zituen arte.
Leinu horretakoak ziren Joan Martinez de Mantzizidor, ontzi kapitaina eta itsas merkataritza jardunean ibilia. Haren alaba Ana, Pedro de Aizaga, Milango Estatuko kontulari nagusiarekin ezkondua; hoien seme Diego, Bergarako alkate izan zena eta, lehen aipatutako haien biloba, Ana de Lasalde Aizaga Mantzizidor, Matias Ignacio de Zuazola, Azkoitiko Floreaga eta Loiolako jaunaren emaztea.
Beste pertsonai sonatu bat ere ba zen Mantzizidortarren leinuan. Pedro de Mantzizidorren anai Juan Beltranen biloba, Juan de Mantzizidor, Flandriako Estatu eta Gerrarako Idazkaria izandua, 1596-1618 artean. Jaiotzez, zarauztarra izan behar zuen eta bere aginduz egin zen Zarauzko frantziskotarren San Juan Bautista komentua.
Mantzizidortarren oinetxe edo jauregi izan zena zutik dago oraindik, aldaketak izan baditu ere. 1729rako bitan zatituta zegoen eta gaur arte horrela jarraitu du. Lasalde eta Lorekua dira zati hoien izenak. Gaur eguneko Lasaldek jatorrizko egitura mantentzen du eta Lorekuan berriz, duela 40 bat urte berritze lan sakonak egin zituzten.
Mantziorko errota zaharraren eraikina ere ikus dezakegu oraindik, oinetxearen eta Mantziorko zubiaren tartean.
Mantzizidortarren kontu hauek eta gehiago Baleike aldizkarian agertuko dira laister..
Ondoko argazkia, 1950 ingurukoa da, Donostiako San Telmo Museoak emandakoa.