Argazkietako bat, Imanol Azkuek orain dela hiru bat hilabete, Baleiken idatzi zuen “Muga dago Santiagon” artikuluan aipatzen zuen “Erreketaitza”-rena da. Gaur egungo itxurarekin alderatuta beste zerbait dirudi.
Beste argazkia berriz, Tapa-Pala! saioan Felix Aizpuruak aurtengo udaran aurkeztu duen aisialdiko arraunaren gaiaren arira. Jordan de Urries familiko kide batzuk, ontzi dotore eta ondo egokitutako batean Urola ibaian, bereak zituzten Gorostiaga aldeko erriberen aurrean.
Oker ez banago, famili horren jabegokoak ziren erribera eder horiek eta Juantonenea, Kaskante, Txantonenea, Andresenea eta Gorostiaga baserriak bere lursailekin.