Ekhilur E. Koop. irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba da, eta bere ezaugarri nagusia araututako eta kooperatibaren kontrolpean dagoen ordainketa sistema bat edukitzea da.
Ekhilurren ikuspegia VISAren ordezko ordainketa-sare bat sortzea da, Hegoaldetik zabalduko dena. Bere xedea ordainketa sistema alternatibo bat eskaintzea da, herritarren kontrolpean egongo dena eta toki- eta gizarte-garapenerako tresna izan daitekeena.
Proba pilotu bat egin du Hernanin azken 18 hilabeteetan, eta 120 saltoki eta elkartek osatutako sare bat sortu dute, 1200 erabiltzailerekin batera. Hernaniko Udalarekin eta merkatarien elkartearekin lankidetzan, 2 milioi eurotik gorako transakzio bolumena lortu da, 80.000 erosketa eragiketa baino gehiagoren bidez.
Alex Lopez (Zarautz 1973). Ekhilur kooperatibako Kontseilu Errektoreko kidea eta Hernaniko proba pilotuko teknikaria.