Piztu energia kooperatibak batzar nagusia egingo du maiatzaren 11n. "Egun ona da kooperatibaren beste kideak ezagutzeko eta kooperatibaren egoeraz zein bilakaeraz eztabaidatzeko".
Egun horretan, besteak beste, 2023. urteko jarduera eta kontu ekonomikoak ezagutzeaz gain, aurtengo kudeaketa plana jarriko da mahai gainean, hala erabakitzen bada, onartzeko.
Etor zaitez, bazkide gisa zure eskubidea da, eta kooperatibak aurrera egiteko, zure ekarpenak eta iritziak ezinbestekoak dira.